
Musika
Zuen begiak, eta zuen etxeetako leihoak,
eta zuen eskuak zabaltzen dizkiezue.
Xoriak laudatu egiten dituzue,
lausengu lirikoak ere dedikatzen dizkiezue.
Baina xoriak zuengandik beti ihes doaz.
XORIEN IHESA
Joseba Sarrionandia
«Xoriek 17»
MIKEL LABOA.
Elkar, 2005.
Geldiro haziko zara mara-mara,
sagarrondo xume zipriztin ttotto,
doi-doi gizenduz sagarrondo ttipi,
hogei urtez gero egonen zara pottolo.
Zure abarrez txintxilikatuko dira
armiarmak, euritxuaren ttanttoak,
zure txuloetan gordeko kattagorriak,
kattagorri lapur buztan-haundiak (…)
SAGARRONDO BATI SEHASKA KANTA
Ruper Ordorika & Bernardo Atxaga
«Hautsi da anphora»
Xoxoa, 1980.
Geldiro haziko zara mara-mara,
sagarrondo xume zipriztin ttotto,
doi-doi gizenduz sagarrondo ttipi,
hogei urtez gero egonen zara pottolo.
Zure abarrez txintxilikatuko dira
armiarmak, euritxuaren ttanttoak,
zure txuloetan gordeko kattagorriak,
kattagorri lapur buztan-haundiak (…)
SAGARRONDO BATI SEHASKA KANTA
Ane Aseginolaza & Bernardo Atxaga
«Gorri isila»
MIREN ARANBURU ENSEMBLE.
2002.
Tximeleta haiek hegal egiten
itsasoaren barren aldera,
milaka tximeleta beilegi
uhinen gainetik.
Kostaldetik bereizi ziren
laino ttiki bat bezalaxe,
baporeak atzean utziz
galdu egin ziren.
Tximeleta haiek hegal egiten
itsasoaren ixiltasunerantz.
Ez joan, ez joan, itsaso horretan
pausalekurik ez da.
Ez dago irlarik
ez dago harkaitzik,
itsasoan ez dago
ur iluna besterik.
TXIMELETA REGGAE
Jean Marie Ecay & Bernardo Atxaga
«Ezpaloian»
ITOIZ.
Elkar, 1985.
Esnatu da trikua habi hosto lehorrez egindakoan,
eta dakizkien hitz guztiak ekartzen ditu gogora;
gutxi gorabehera, aditzak barne, hogeita zazpi hitz.
Eta gero pentsatzen du: Amaitu da negua,
ni trikua naiz, bi zapelatz gora dabiltza hegaletan;
Marraskilo, Zizare, Zomorro, Armiarma, Igel,
Zein putzu edo zulotan ezkutatzen zarete?
Hor dago erreka, Hau da nire erresuma, Goseak nago.
Eta berriro dio: Hau da nire erresuma, Goseak nago (…)
TRIKUARENA
Ruper Ordorika & Bernardo Atxaga
«So’ik so’»
Nuevos medios, 1995.
Esnatu da trikua habi hosto lehorrez egindakoan,
eta dakizkien hitz guztiak ekartzen ditu gogora;
gutxi gorabehera, aditzak barne, hogeita zazpi hitz.
Eta gero pentsatzen du: Amaitu da negua,
ni trikua naiz, bi zapelatz gora dabiltza hegaletan;
Marraskilo, Zizare, Zomorro, Armiarma, Igel,
Zein putzu edo zulotan ezkutatzen zarete?
Hor dago erreka, Hau da nire erresuma, Goseak nago.
Eta berriro dio: Hau da nire erresuma, Goseak nago (…)
TRIKUARENA
Jabier Muguruza & Bernardo Atxaga
«Kitarra bat nintzen»
Elkar, 1996.






